XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai hartan (K.a. IX. edo VIII. mendean) Homeroren olerkiak agertu ziren.

Hauetan zibilizazio baten islada ikus daiteke eta zibilizazio horri zegokion kultura benetan harrigarria zela esan dezakegu.

Hala ere, gaur egun ezagutzen dugun bezala, Zientzia greziarra sortzeko zenbait urtek iragan behar izan zuen.

Zientzia joniarra K.a. VI. mendean plazaratu zen Mileton.

Asiaren eta Europaren bidegurutzean zegoen hiri honetako portura Egiptoko, Feniziako eta Greziako merkatariak joaten ziren maiz eta kostako hiririk aberatsen bihurtu zen.

Bere biztanleek herri, erlijio, ideia, hizkuntza eta ohitura desberdin asko ezagutu zuten.

Beraz, ez da harrigarria galdera asko plazaratzen zutela jakitea.

Baina, galderekin batera erantzunak biltzen eta sailkatzen hasi ziren eta honela beren interesak eremu berrietara iragan ziren.

Astronomia, fisika, matematika, biologia, medikuntza eta kartografiaz lan egiten eta aztertzen hasi ziren.

Tales, Anaximandro eta Anaximenesen adimenek Mileton eman zuten beren fruitua.

Hauek historiako lehen fisiologoak (naturaren ikerketa dinamikoa) dira, hots, fisika edo filosofia naturaleko ikerleak, filosofoak pentsakera hutsez arduratzen ziren bitartean.

Beraz, lehen urrats hauek fisiologia bat zegoela esan nahi dute, eta honek, filosofia ez den heinean, Zientziaren problema den gauzen ezagutza errealak plazaratzen dituen lehen oztopoak edo galderak ebazteko zalantza onartuko du.